XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): antolaketa faseak, helburu nagusi eta bereziak, prestakuntzari buruzko gogoetak eta ikasgaien zerrenda, irakaslegoaren eta ikaslegoaren berezitasunak, funtzionamenduari buruzko zehaztapenak (ikasturtea, erakundetzea, egoitza, kanpo ekintzak, hedapen plangintza).

Aurreprojektu honetan eskaintzen denak behin-behineko balioa besterik ez du, eta beraz alderdi guztietatiko iradokizunei irekirik dago.

Biziki eskertuko genuke gauzak zehazten eta osatzen lagun dezan orientazio oro, edonondik datorrela ere.

Ondoren, beharrezko jotzen dugu Eskola horren habeak izango diren bizpahiru lankide lanera sarreraztea eta aipaturiko bigarren saioari ekitea Eskolak ekinean hasteko beharrezko duen Projektu eta Aitzinkontu zehatza egiteko eta ikasturtearen haserarako burutu behar den programa zehatza eta materiala prestatzeko.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu aldez edo moldez, era guztietako laguntza eskuratu digutenei, eta inkestabidez bere ohar baliotsuak egin dizkiguten itzultzaile horiei, guztion artean ekinak jarraipena izango duen uste osoz.

ITZULPENA MUNDUAN. Sarrera

Mende luzeetan zehar, itzulpena literatur ariketatzat hartua izan da, eta beronen abiaburu eta teknikez esan zitekeena erretorika eta estilistikaren eremuan sartzen zen, eta oso zeharbidez gainera.

Itzultzaileek enpirikoki kodifikatzen zuten alor honetan eskuraturiko esperientzia.

Itzultzailearen lanbidea garatzean eta itzulpen kopurua ugaltzean, nazio mailako erakundeak eurrez sortu dira, nazioarteko federakunde bat antolatzeraino; halaber, itzulpenari buruzko argitalpenak ere nabarmenki ugaldu dira.

Bitxiena zer da, azken urteotara arte, linguistikak aintzakotzat hartzen ez zuen eragiketa zela.

Baina 50. urteetan hasita jarrera hau aldatuz joan bada, arrazoirik aski izan da horretarako: Kanadan, adibidez, administralgo elebiduna sortu zen, Itzultzaileen Bulego Ministeriala sorteraziz; American Bible Society delakoak textu sakratuen itzulketak ia maila industrial batetan eragiteari ekin zion, itzulpen departamenduen ardura hizkuntzalari trebeen eskutan jarriz; Sobietar Batasunean, berriz, aintzinatiko usadioaren arabera itzulpena sorkuntza literarioaren hierarkian oso goi maila batetan aurkitzen dugu eta 1949. urteaz geroztik, matematikariak, ingeniariak eta logikariak ere alor honetaz arduratzen hasi ziren ordinatore elektronikoak itzultzeko makina bihur zitezen.

Nolanahi ere, iparramerikar linguistika izan da linguistika eta itzulpena elkarrekiko harremanetan jarri dituena, teoria mailan problemak argituz.

Sobietarrek, beren aldetik, itzulpen moeta desberdinei buruzko abiaburu eta teknikazko ikuspegi sistematizatu bat eskaini duten bitartean, kanadiarrak, aldiz, aurrenak izan dira lehen itzulpen metodo bat eskaintzen.

Itzulpenak sortzen zituen usadiozko arazo literario eta estilistikoetan katigaturik oraindik behar adinako aurrerapenik egin ez bada ere, ohargarriak dira hizkuntzalariek burutu dituzten zenbait talde lan.

Halaber, itzulpen automatikoaren bidetik eman diren urratsei esker ere, hainbat teoriazko arazoren soluziobidea ikusi da,(...).